Amaia Urkiza: “Herri Itunak lortzeko proposamenak bilduko ditugu Kongresuan”

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 3a, 19:33

Eusko Ikaskuntza bere 19. Kongresua burutzen ari da Gasteizen. Kongresuko azkeneko jardunaldian lurraldetasunaz eztabaidatuko dute, hiri eta landa eremuen arteko harremanetan sakonduz

Atzo abiatu zen Gasteizen Eusko Ikaskuntzak antolatutako 19. Kongresua. Zita garrantzitsua da, batetik ikerkuntza eta kultura sustatzeko balio duelako eta aurrera begira Euskal Herriak dituen erronken inguruan eztabaidatu ahal izateko bestetik. Horiek baitira Eusko Ikaskuntzako kongresuen helburuak. Atzo hasiera eman zioten eredu sozio-ekonomiko berriaz eta ongizatearen gizarteaz mintzatzen. Gaurko jardunaldiak egungo gizartearen argazkia ateratzeko balioko du, eta bihar berriz lurraldetasunaz eztabaidatuko da: burujabetza, oreka, aldaketa klimatikoaren aurrean nola jokatu… Irrintzi Plazan, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!