Arima Sutan: "Ez gara inoiz desagertu, hau azaleratze berri bat da"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 3a, 19:27

15 urteren ondoren, 'Oro ez da urre' diskoarekin itzuli da metal talde iruindarra

15 urte igaro dira Arima Sutan talde iruindarra eszenatokietan azkeneko aldiz ikusi genuenetik. 2009an izan zen hori. Orain, Oro ez da urre disko berriarekin itzuli da Iker Ziak, Eneko Zabalzak, Arkaitz Ezkaik eta Alex Rosek osatzen duten taldea. 

Ziak berak azpimarratu bezala, alta, Arima Sutanena ez da berez itzulera bat izan, "azaleratze berri" bat baizik, izan ere taldea ez da inoiz desagertu. Itxurakeriaren, zentzu bikoitzez eta noraezean ibiltzearen inguruan hitz egiten duten zazpi kantu bildu dituzte disko berrian, metal gogorraren eta doinu melodikoagoaren artean mugitzen den soinuaz. 

Disko osoa entzungai dago plataforma digitaletan eta laster emanen du taldeak hurrengo kontzertuen berri.

Erlazionatuak

Arima Sutan, zuzenean Euskalerria Irratian

Miren Mindegia Petrirena urr 03 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!