Tximeleta, autokarabana bidezko turismoa bultzatzen duen elkarteak, bere urteroko topaketa egingo du asteburu honetan Castejonen. 40 inguru autokarabana bilduko dira eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean herriko toki esanguratsuei bisita edota autokarabanetan konponketa txikiak egiteko lantegia
Duela 15 urte sortu zen elkartea, karabana bidezko turismoa egiten duten pertsonen eskubideak defendatzeko. Nafarroan 4800 karabana inguru daude eta 40 gune gaua igaro ahal izateko. Urtero 70.000 karabana inguruk egiten dute geldialdia Nafarroan. Turismo mota honen hazkundea ikusita, Nafarroako Gobernuak lege dekretua argitaratu zuen gune horiek turismo -ostatuko modalitatetzat hartuz. Tximeletarentzat berri ona da baina, naiz eta gabeziak ikusi dituzte, autokarabana gune pribatuak ez direlako arautu
Tximeletak urtero antolatzen duen topaketa Castejonen egingo da. Gaur elkartuko dira bertako autokarabana gunean, duela gutxi ireki dutela ospatzeko eta asteburu guztian zehar bisita gidatuak, lantegiak eta musika kontzertuak izango dituzte.