Saio berezia: Pirinioetako eskola txikiak eta despopulazioa

Landa eremuko herri txikiak ez itzaltzeko ahaleginean

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 2a, 20:07

Pirinioetan edota Lizarraldean duintasunez bizi eta lan egiteko hautua egin duten Unai Irigarai, Tasio Sanz eta Amaia Prietorekin solastu gara

Auritzeko eskolan lau ikasle daude, horietako bi azkeneko mailan. Hurrengo ikasturtean berriro ateak irekitzeko zailtasunak izango ditu zentroak. Herri txiki bati nortasuna ematen dio eskolak. Auritzeko alkatea den Unai Irigairekin hitz egin dugu Pirinioan gertatzen ari den zerbitzu galeraz eta despopulazioaz.

Tasio Sanz, Otxagiko eskolako irakaslea da. 14 urtez izan da zentro horretako zuzendaria. Herri eskolek eskualdean egiten duten lanaz hitz egin dugu Zaraitzuko 60 ume inguru biltzen dituen eskolako langilearekin.

Bukatzeko, Deierrin bizi eta lan egiten duen Amaia Prietorekin mintzatu gara. Duela 4 urte hartu zuen 70 biztanle dituen Zabalen bizitzea eta bertan martxan jarri zuen Barrikupel enpresa. Ardo kupel zaharrak erabiltzen ditu lanparak egiteko eta orain material berriekin esperimentatzen hasi da. Eskualdeko beste ekintzailerekin batera, Denendako sarea sortu zuten, Lizarraldeako ekonomia suspertzeko asmoz eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen aldeko dihardute buru belarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!