Urtebete oraindik ez da pasa azaroaren 30ean greba feminista egin zenetik. Egun hartan indar handia hartu zuten zaintzak erdigunean behar duela esaten zuten hotsek. Ordutik, gaia lantzen segitu bada ere indarra galdu du eta berriz ere berreskuratu nahi du Mugimendu Feministak. "Ikuspegi desberdinak mahai gainean jarriko ditugu eta aztertu nola sar dezakegun berriz ere agendan zaintzaren gaia", azaldu du Ekhiñe Petriatik. Gaur Antsoainen asanblada izanen da asanblada 18:00etan Loza kultur espazioan. Ekhiñe Petriatiri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.