Donostiako Zinemaldiko 72. edizioa bere amaierara iritsiko da larunbatean, egun horretan jakingo dira zeintzuk izanen diren saritutako filmak. Jaialdia bertatik bertara jarraitzen ari diren kazetarien artean dago Urtzi Urkizu, Berriako kazetaria. Bere iritziz, Laura Carreiraren On falling filmak ditu aukera gehien film onenaren Urrezko Maskorra bereganatzeko.
Filmeko protagonista Aurora da, Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldar bat. Lantokiko hormen eta pisu partekatuko bakardadearen artean harrapatuta, Aurora isolamenduari, alienazioari eta elkarrizketa hutsalei aurre egiten saiatzen da, baina bere buruaz duen kontzientzia arriskuan egoten hasiko da. Algoritmoetan oinarritutako eta isolatuta mantentzeko diseinatutako ekonomiak zuzendutako ingurune batean, On Falling-ek zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isil eta bizia arakatzen du.
Sariak eskuratzeko aukerak dituzten beste filmeen artean, Quand vient láutomne, Bound in heaven eta Tardes de soledad aipatu ditu Urkizuk.