Proposamen berezi horien artean Soy Nevenka, Iciar Bollainen film berria aurkitzen dugu. 24 urteko Ponferradako zinegotzi honek jazarpen sexualak pairatu zituen hiriko alkatearengandik. Herriak, familiak eta inguruak sinistu ez zion arren, alkatea sexu jazarpenak egiteagatik kondenatuta izan zen lehen kargu publikoa izan zen.
Beste proposamen polemiko bat izan da Albert Serraren Tardes de Soledad dokumentala. Andres Roca Rey toreroaren inguruko proposamena, gogorra, hitz gutxikoa eta soinua protagonista duena.