Cederna Garalur, EDER eta Erdialdeko garapen agentziak elkarlanean arituko dira urritik aurrera landa eremuko biztanleriaren iritzia jasotzen, Landa adimena-Baliodun lurraldeak izeneko proiektu berrian. Hiru ardatz izango ditu: etxebizitza, gazteria eta lan eremuko agendak Europako politikekin uztartzea. Ekarpenak jasoko dira urtea amaitu bitartean eta ateratzen diren ondorioak Nafarroako Gobernuarekin partekatuko dira, Europatik datozen dirulaguntzak proposatzen diren gaietara eta proiektuetara bideratzeko asmoz. Modu honetan Gobernantza eredua aldatu nahi dute, egitura burokratikoetatik aldenduta.
Aurreiritziak eta topikoak baztertu nahi dira, landa-munduak eskaintzen dituen indarguneak eta aukerak erakutsiz eta Nafarroako gizartea lurralde horien berezitasunetara egokitutako politikak eta zerbitzuak garatzeko beharraz kontzientziatuz.
Arantxa Arregi, Cederna Garalur elkarteko lehendakariaren arabera, “hiri-inguruneen eta landa-inguruneen erronkak amankomunak dira, baina arrazoi eta ondorio espezifikoak dituzte landa-ingurune bakoitzean, eta, aldi berean, hirietan. Gure lurraldeetatik eskatzen dugu administrazio publikoek arazo espezifiko horiek kontuan hartzea eta politikak horietara egokitzea”.