Ene Kantak taldeko lagunak proiektu berriekin datoz. Telebistan bost urtez programa egin eta gero, proiektu berria prestatzeko geldialdia egin zuten eta orain indarberriturik itzuliko dira. Egun gutxi barru Bisonte Mastodontearen bila liburua argitaratuko dute eta urriaren bukaeran ikuskizun berriaz gozatzeko aukera izango dugu.
Bitartean, Ene Kantakeko komunitatea gorpuztu nahi dute eta horretarako bazkidetze kanpaina abian jarri dute. Izena eman ezkero, taldearen kanta berriak aurretik entzuteko aukera izango dute bazkideek, zorion mezua jasoko dute urtebetetze egunean edota kamiseta pertsonalizatua bidaliko zaie etxera. Kanpainaren inguruko xehetasun guztiak eutsienekantak.eus webgunean aurkituko dituzue.
Hamahiru urteko ibilbidea eta gero, jatorrira itzuliko dira, kantuan eta dantzan umeak dibertitzeko asmoarekin. Gure estudioetara Nerea Urbizu taldeko kidea hurbildu da, Ene Kantak taldeko etapa berriaren inguruan mintzatzeko.