Xabier Sagardia: "Musika beltzaren erreferentzia bihurtu da Beltza Weekend jaialdia"

Pello Argiñarena 2024ko ira. 3a, 12:42

Soula, funka, bluesa eta jazza entzungai izanen dira 'Beltza Weekend' jaialdian. Seigarren edizioa eginen dute irailak 5, 6 eta 7, Iruñean. Xabier Sagardia antolatzaileak azaldu digunez, musika estilo honetan marka bat sortzea lortu dute, musika beltzaren ezinbesteko zirkuituan dago jaialdia. 

Sei taldek osatzen dute 6. edizioko kartela. Izar nagusia, 'Stone Foundation' funk eta soul talde britaniarra. Halaber, New Yorkeko 'Daddy Long Legs' Rythm&Blues basatia lantzen duen laukotea oholtzaren gainera igoko da. Jazza eta bluesa uztartzen dituen 'Aisha Khan' artista birtaniarra kantuan ariko da. Herbehereetatik, 'The Tibbs' taldea etorriko da soul klasikoaren doinuekin. Aipatutako taldeek Zentralen joko dute. Doako bi kontzertu ere antolatu dituzte: 'Moises no Duerme' rap musikaria eta 'Les Testarudes" kataluniarrrak Zaldi Zurian ikusteko parada izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!