Zazpi urte zituela Estatu Batuetatik Nafarroara etorri zen bizitzera Patxi Irigoien kazetaria. Californiatik, Erratzura. Eta aldaketahori nabarmena da bere biodiskografian. Bere bizitza nolabait markatu dituen abestien zerrendan denetarik aurkitu dezakegu, Babe, txerritxo ausarta filmeko If I had words abestiaren bertsio batetik hasi eta Ufestuek punk talde erratzuarraren Astoa eta mandoa kanturaino, artean Enrique Iglesiasetik igarota. Bidaia honi country doinuko Here for a good time-rekin eman dio itxiera Irigoienek, ezin egokiago.