20.000 biztanle inguru ditu Sakanak, eta gutxienez 149 pertsonek pairatu dute tortura 1966 urtetik 2011 urtera doan epealdian. “Arghitzen” dokumentalean, horietako 30 pertsonen lekukotzen bidez kontakizun harilkatu diuzte tortura zer den jakiteko. "Argigarria da lekukotzen bidezko trasmisioa egitea. Torturak pairatu dituzten herritarrak gai izan dira jasandakoa kontatzeko eta horrek barruak husteko balio izan die. Orain, aitortza eta erraparazioa eskatzen segitzen dute", azaldu du Euskalerria Irratian Manu Gomez Arghitzen taldeko kideak. Elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.