Iñigo Aranburu: "Botere harremanez eta onespenaren mugez hitz egiten du 'Nina' filmak"

Miren Mindegia 2024ko mai. 9a, 17:42

Andrea Jaurrieta zinemagile iruindarraren bigarren film luzea zinema aretoetara iritsi da, Malagako jaialdian kritikaren saria jaso ondoren 

Gaur iritsiko da Nina, Andrea Jaurrieta zinemagile iruindarraren azken filma, zinema aretoetara. Patrizia Lopez Arnaizek protagonizatutako western garaikide honetako aktore taldea Darío Grandinettik, Iñigo Aranburuk, Mar Sodupek eta Ramon Agirrek osatzen dute, besteak beste. Malagako zinema jaialdian estreinatu zen, arrakasta oparoa bilduz: Biznaga sari nagusirako izendapena eta kritikaren saria. 

Filmean, Nina protagonista bere herrira itzultzen da 30 urteren ondoren, eskopeta bat poltsan, helburu argi batekin: Pedro idazle ospetsuaz mendeku hartzea. Bere sorterriarekin, iraganeko mamuekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin aurkituko da bertan. Egileak argitu moduan, mendekua, botere harremanak eta onespenaren muga lausoak ditu mintzagai filmak. "Gai hauen inguruan hitz egin beharra da", dio filmean Blasen papera egiten duen aktoreak: "Nina mendeku bila etorriko den emakume zauritu eta indartsu bat da, filmak aurrera egin ahala boteretzen joanen dena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!