ANAS Saharako Lagunen Gobernuzko Elkarteak deia egin du: Nafarroan Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren haurrei harrera egiteko familiak behar dira. Aurten 90 neska-mutiko ekarri nahi dituzte uztaila eta abuztua hemen pasa dezaten. 60 graduko tenperaturak ekidin eta bi hilabetez "egoki" elikatzeko aukera eman nahi diete. Nafarroan Saharako haurrak harreran hartzen dituzten familiek sareak sortzen dituzte. Horietako bat da Saharaztan. Baztango herritarrez osatua. Cristina Domeño da kideetako bat: "Saharako haurrak onurak izaten ditu hemen, baina familiek ere asko ikasten dugu", azaldu du Euskalerria Irratian. Osasun arreta eta aisialdi dibertigarri bat ematea ezinbestekoa da uda garaian. Cristina Domeñori egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.