Kobazuloen XIV. Eguna ospatuko du Lurpea elkarteak asteburu honetan

Miren Mindegia 2024ko mar. 11a, 19:11

Elkartea osatzen duten zortzi kobek egitarau desberdinak prestatu dituzte martxoaren 16eta 17rako, eta sarreretan deskontuak egonen dira

Euskal lurreko kobak elkartu eta ezagutzera emateko xedearekin sortu zen elkarteak Kobazuloen XIV. Eguna ospatuko du martxoaren 16an eta 17an. Hartara, Arrikrutz-Oñatin, Ekainberrin, Isturitz-Oxozelhayan, Mendukilon, Pozalaguan, eta Sarako, Zugarramurdiko eta Urdazubiko leizeetan egitarau bereziak prestatu dira eta sarrerek %50eko deskontua izanen dute. Zugarramurdin dagoen Haitz Etxea landetxean, halaber, gau bateko egonaldiaz gozatzeko aukera izanen dute bisitarien, gosaria barne. Kobazulo parte -hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produkti saski baten zozketan parte hartuko dute. 

Elkarteak egindako agerraldian, bestalde, Lurpea saria eman dio Arantza Aranburu Artanori, geologian doktorea, Euskal Herriko Unibersitateko Geologia Saileko irakaslea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!