Nafarroako Unibertsitate Publikoan Historian eta Ondarean graduari amaiera emateko, Oier Santamaria Remon iruindarrak ikerketa lan interesgarria hondu du: "Nafar LGTB kolektiboa frankismo berantiarrean eta Trantsizioan". Ondorio gisa, bi ezaugarri azpimarratu ditu ikerlariak: bata, Nafarroan LGTB kolektiboa aitzindaria izan zela bere eskubideen aldeko borrokan; eta bigarrena, ikerketa lan askoz sakonagoa eskatzen duen gai bat dela, kolektiboa osatzen dutenen historia, azken batean, denon historiaren parte delako.
Nafarroako kolektiboak egin zuen bideak berezko ezaugarri batzuk ere izan zituen. Alde batetik, nabarmena izan zen emakumeek LGTB kolektiboaren borrokaren baitan egindako papera, antolakuntza feministaren bitartez, 1980ko hamarkadan. Bestalde, nabarmentzekoa da ere kolektibo transexualaren inguruan dagoen informazio eza eta, honen eskutik, bere inbisibilizazioa ere.