Julen Gabiria eta Jaume Gelabert: "Joe Saccoren 'Palestina' komikia herri okupatu baten kronika politikoa da"

Miren Mindegia 2024ko ots. 15a, 18:10

1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen.

Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren lehenengo kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Besteak beste American Book Award sari entzutetsua irabazi zuen 1996an. Astiberri argitaletxeak komiki honen euskarazko bertsioa plazaratu du, Julen Gabiriak itzulita. Gurean izan ditugu Gabiria bera eta Jaume Gelabert irakaslea, Iruñeko Hizkuntza Eskolan liburua aurkeztu aurretik. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!