‘Euskelelea’, musika, historia eta euskal kultura uztartzeko sortu den Erlea argitaletxearen lehen protagonista

Miren Mindegia 2024ko urt. 11a, 18:10

Euskal Barrok Ensemble taldean hamar urteko ibilbidea egin ostean, Enrike Solinis eta Miren Zeberiok aurrerapausua eman eta Erlea argitalpen espazioa sortu dute

Euskal Barrok Ensemble proiektuaren lanak zein aurrerantzean suerta daitezkeen bestelako egitasmo propioak argitara emateko xedearekin, taldeko kide diren Miren Zeberiok eta Enrike Solinisek Erlea argitaletxea sortu dute berriki.

Erlea argitaletxeak lehen fruituak ondu ditu dagoeneko. Euskelelea egitasmoa haur eta familiei zuzendutako ipuin musikatua da, non musika eta kontakizuna uztartzen diren. Jatorrizko ideia Solinisi otu zitzaion Portugalera egindako bidaia baten ondotik. Halaxe azaldu digu Zeberiok berak: "Jakin zuenez, duela 500 urte, bizkaitarrak, biscainho-ak, Braga-ko katedrala eraikitzera joan zirenean hara eraman zuten beraiekin gitarro edo gitarriko instrumentua, eta handik mundu zabalera hedatu zen itsasoz". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!