Uxue Juarez: "Komunikatzeko zailtasunak dituzten haurrak izan ditut burutan liburu hau idazterakoan"

Miren Mindegia 2024ko urt. 10a, 19:12

Uxue Juarezek 'Silkeren jauregia' haurrentzako liburua plazaratu du berriki, Araiz Mesanzaren ilustrazioekin 

Ixil, kurrilo, arraroa da Silke, Uxue Juarez idazle iruindarrak idatzi eta Araiz Mesanza gasteiztarrak ilustratu duen azken album ilustratuko protagonista. Silkeren jauregia-n, Juarezek komunikatzeko arazoak dituen pertsonaia bat sortu du, inguruarekin deseroso sentitzen dena, talde presioa sentitzen duena. Animaliekin eta naturan erosoago sentitzen baita Silke, bere ikaskideekin baino. Zailtasunak zailtasun, besteenganako bidea irekitzeko modua ere aurkituko du protagonistak. 

Liburu honetako hitzek eta irudiek bat egiten dute irakurlea eskutik heldu eta ibilaldi liluragarri batetan laguntzeko, elurra mara-mara ari denean sortzen den erritmoari jarraika.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!