'Fallen leaves', Kaurismäki, inoiz baino Kaurismäkiago

Miren Mindegia 2024ko urt. 10a, 18:54

Gontzal Agoterekin Aki Kaurismäkiren azken filmaz aritu gara gaurko Irrintzi Plazan 

Fallen Leaves (Eroritako Hostoak), Aki Kaurismäki zuzendari finlandiarrak zuzendutako azken lana da, aurtengo Oscar sarietan atzerriko film onenaren sarirako izendapena jaso duena. 

Filmak maitasun istorio bat kontatzen digu, betiere zuzendari honek ohikoa duen estilo eta tonuan. Kaurismäkik, berezkoa duen estiloari jarraiki, klase sozialaz hitz egiten du, langile klasearen prekarietateaz eta eguneroko miseriez; eta pertsonaia zirraragarriak sortzen ditu, oso propioa duen estetika batekin.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!