Dokumentazio lana egin du Iratxe Perez Barandalla zinemagileak Eliza katolikoaren baitan izandako sexu abusuen testigantzak jasoz. Orain, lan hori film luze bilakatu nahi du Lizarrako alabak. Todos lo sabian izena duen proiektua garatzen ari da postprodukzio zereginetan lan taldearekin. "Urteotan ezagutzen ari gara kasu asko, baina gertatu ziren unean ere salatu zituzten hainbat pertsonek. Beste alde batera begiratu edo izkutatu egin zituzten ordea", adierazi du Euskalerria Irratiko elkarrizketan Perez Barandallak. Todos lo sabian proiektua finantzazioa bilatzen ari da: "Interneteko webgunearen bidez norbanakoek egin ditzakete aportazioak eta baita enpresek ere. Mezenazgoaren bidez ere lortu nahi dugu laguntza".
Film luzea aurten amaitua izan nahiko lukete eta zinemetan ikusi. Gainerako formatuak ere osatu eta plataformetara igorriko dituzte. Elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.