A30 Greba feminista orokorra

“Zainduak izateko beharra ezin da beste baten prekarietatean edo zapalkuntzan egon”

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 22a, 09:39

Etorkinekin lan egiten du batez ere Irantzu Eskudero Gizarte Langileak. "Emakumea eta etorkina binomioa da zaintza lan are prekarioagoak izateko", esan du. Azaroaren 30ean zaintzak eta bizitzak erdigunean jartzeko Mugimendu Feministak deitutako greba egunera begira emakume migranteez aritu da Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan: "Bizitza hobe baten bila datoz baina traba eta oztopoak aurkitzen dituzte". 

Etxeko lanetan eta zainketan aritzen dira etorkin asko. Pertsona adinduak edo menpekotasuna dutenen zaintza hartzen dute. Lanaldi luzeak eta soldata txikiak dituzte. Gehienetan lan kontraturik gabe: "Oso zaila zaie errolda agiria eskuratzea, Udalean trabak baino ez dizkietelako jartzen nahiz eta legez eskubide bat den", azaldu du Irantzu Eskudero Gizarte Langileak. "Lan kontraturik gabe prekarietatean eta ezkutuko lana egitera behartzen dituzte. Euren eskubideak lan egiten duten tokiaren menpe geratzen dira; eskubideak errespetatzen ahal dizkiete edo ez", ohartarazi du. Etorkina eta emakumea izatea binomio aproposa da lan baldintza kaxkarrak izateko. Are okerrago egoteko. Eta hausnarketa bat ere egin du: “Gure ongizatea ezin da beste baten prekarietatean edo zapalkuntzan egon”. 

Entzun elkarrizketa osoa argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!