Maria Castejon: "Zinemako emakume errebeldeak arautik ateratzen diren guzti horiek dira"

Miren Mindegia 2023ko urr. 10a, 17:48

Maria Castejon ikus-entzunezkoetan adituak zinemako emakume errebeldeak ekarriko ditu hilabetero Irrintzi Plazara. 

Ikus-entzunezkoetan, zineman eta telesailetan aditua, zinema kritikaria, programatzailea, irakaslea… Hainbat zinema ziklo antolatu ditu,tartean Heroínas de cine izeneko proiektua. Zineman generoak duen errepresentazioen inguruko hainbat lan argitaratu ditu eta hainbat hedabidetako kolaboratzaile ere bada, tartean Pikara Magazine eta gaurtik aurrera, Euskalerria Irratia ere. 

Mae West aktorearen esaldi batek islatzen du sekzio honen izpiritua: "Ona naizenean oso ona naiz eta, gaiztoa naizenean, hobea". Westerneko emakume pistolariak, piratak, abenturazaleak, ama eta emazte maltzurrak, prostitutak, eroak... Guzti horiek berreskuratu eta gureganatuko ditugu sekzio honetan, hauen inguruko irakurketa berria eginez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!