Itziar Benede: “Marokoko lurrikararen biktimak bakarrik daude, estatuak abandonatu egin ditu”

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko ira. 19a, 13:38

EITBko kazetaria Iruñera itzuli berri da, hondamendiaren inguruko erreportaje sorta egin eta gero.

Itziar Benede kazetaria Marokon izan da, irailaren 9ko lurrikarak eragindako hondamendiaren inguruko erreportaje sorta egiten, EITBko albistegietarako. Gaur elkarrizketa egin diote, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan.

Lurrikara izan eta hiru egunera iritsi zen Marrakexera, lurrikararen epizentrotik hurbilen dagoen hirira. “Hirian kalteak ez dira hain handiak izan. Hondamendirik handiena adobez egindako herrixka txikietan pairatu dute”, azaldu du.

Horietako hainbatetan izan da. Konparaziora, Tafghagten. Herriak 240 bizilagun zituen. Lurrikarak 115 hil ditu. “Denek galdu dute norbait. Jota geratu dira. Etxerik gabe, deus gabe. Apenas jasotzen duten estatuaren laguntzarik. Baina han geratu dira ez dutelako nora joan. Negua dator, inguru horretan hotz handia egiten du. Gorriak ikusiko dituzte”, azaldu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!