Ivan Gimenez kazetariak Osasunaren izenaren asmatzaile Eladio Zilbetiren memoria landu zuen El Corralito Foral (Korralito forala) liburuan. Haren aburuz, “Osasuna nafar nortasunaren ardatz neutrotzat aurkezten digute, baina ardatz horretatik erauzi nahi izaten dituzte haien ideiekin bat ez zetozen taldeko kideak”. Konparaziora, Natalio Cayuela, Osasunako presidente ohi eta Izquierda Republicanako kidea; Ramon Bengarai, Osasunako eta Iruñeko Orfeoiko zuzendaritzetako partaide eta UGTko kidea; eta Eladio Zilbeti bera.
Nola berreskuratu zenuen Eladio Zilbetiren figura?
Eladio Zilbetiren figura El Corralito Foral liburuan landu nuen, beste zenbait kazetarik eta ikerlarik egindako lana bilduz. Natxo Matxinek eta Mikel Huartek gero asko sakondu dute horretan.
Nor zen Zilbeti?
Zilbeti historiara pasa da Osasunaren izenaren asmatzaile moduan. Badirudi bilera kolektibo batean erabaki zutela izena, naina ideiaren aitatasuna berari eman diogu. Club Sportivako zuzendaritzan zegoen, eta 1920 urtean, Iruñean zegoen beste taldearekin, New Club, talde bakarra eratzea, bat egitea erabaki zuten, eta izen berri bat behar zuten. Bilera hartan beste izen batzuk atera ziren: Indarra, Pamplonés, Foral. Badirudi Eladio izan zela Osasuna aukera mahai gainean jarri zuena. Gero, frankismoaren garaian polemika sortu zen aitatasun horren inguruan.
Zein joera ideologiko zuen?
Eladio Zilbeti Eusko Abertzale Ekintzako kidea zen, gerra zibila hasi bezain 1936ko urtarrilaren 16an, Etxaurin, beste errepublikazale batzuekin batera, eta ordutik aurrera ahanzturan geratu zen bere figura. Abertzalea zen, ezkertiarra, eta frankismoan beste batzuk saiatu ziren Osasunaren izena asmatu izanaren meritua. Ideia honek aita asko izaten dituzte.
Zilbetik kale bat dauka Iruñean.
2017an, Sadar futbol zelaiaren kaleari bere izena jarri zioten, Joseba Asironekin. Poztekoa da egun hori agerian izatea. Halako finaletan gertatu ohi da politikariek erabili ahal izatea beren mesederako. Baina denon artean saiatu behar dugu memoria historikoa berreskuratzeko. Osasuna daeuskarazko izena duen Nafarroako elkarterik garrantzitsuena. Hori azpimarratu behar dugu. Nondik datorren izen hori, zein ideia zituen asmatzaileak, eta zer egin dioten ideia horiengatik. Gaurkoa oso egun aproposa da horretarako.