Josu Igoa (Gazteriaren Kontseilua): "Soldataren %70a bideratzen dute gazteek alokairua ordaintzeko"

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 7a, 14:13

Nafarroako gazteek gurasoen etxea uzteko duten arazoaz txostena egin du Gazteriaren Kontseiluak. "Alokairu altuak, soldata baxuak, langabezia...emanzipatzeko adina gibeleratzen ari dira gazteak" azaldu du Euskalerria Irratian Kontseiluko Josu Igoak.

"29 urterekin joaten dira gurasoen etxetik Nafarroako gazteak bataz beste" azaldu du Josu Igoak, "Baina geroz eta gehiago dira 34 urterarte ezin direnak independizatu". Egoera geroz eta zailagoa dute gazteek etxebizitza bilatzeko, "Alokairuen igoerak bideraezin egiten dute norberak bakarrik bizitzeko aukera iztaea eta horrek taldeka alokatzera eramaten ditu gazte gehienak".

Txostena osatu du Gazteriaren Kontseiluak eta Euskalerria Irratian aurkeztu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!