Txikitik handira. Eskolako gertaera txikietatik abiatu behar dugu euskal hezkuntza sistema nagusia eraldatzeko. Hala dio, Nora Salbotx irakasleak. Bere esanetan, eskoletan erabiltzen diren materialek, bertan jorratzen diren baloreek, komunitatean biltzen diren pertsonek, eguneroko burujabetza txikiak osatzen dituzte. Haren aburuz, "euskal hezkuntza lortzeko helburua bezain garrantzitsua da hara iristeko egiten dugun bidea".