"Gasbideak Aralar mendiari kalte handia eginen lioke"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 25a, 12:36

Arakilgo alkate Oihana Olaberria eta Larraungo alkate Mikel Huarte, Aralarko gasbideaz izan ditugu solasean Metropoli Forala saioan.

Duela bost urte, Lekunberriko industrialdea gasez hornitzeko asmoz, Arakil eta Lekunberri artean gasbidea eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen Naturgy taldeko Nedgia enpresak. Aralarko mendi eremua zeharkatuko luke gasbideak eta Inguruko herri gehienak proiektuaren aurka azaldu dira. Gasbidea Etxeberri eta Etxarren abiatuko litzateke eta hortik, Aralartik barrena, Lekunberriraino. “Aralar Zaindu Dezagun. Gasbidea hemendik ez!” lelopean mendi irteerak antolatzen jarraituko du, eta herriz herri biztanleekin solasean bestelako irtenbide baten bila segituko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!