Expe Iriarte (Foro Soziala): "Elkarbizitzarako oinarriak ezartzea lortu du Foro Sozialak"

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko urt. 23a, 09:04

Bere egitekoa bukatutzat eman du Foro Sozial Iraunkorrak. Egungo erronkei heltzeko tresna berriak behar direla adierazi dute.

Foro Soziala 2013ko martxoan sortu zen, Lokarriren eta Bake Bidearen eskutik, "blokeo anitzen" garaiaren testuinguruan, "gizarte zibiletik indarkeria-zikloaren ondorioen konponbidea bultzatzeko". I. Foro Sozialean aurkeztutako hamabi gomendioetatik, hamaika bete direla edo oso aurreratuta daudeka azaldu dute. Hala, Foro Sozial Iraunkorrak "harro" esan du helburu horietara iristeko zegokion lana egin duela. 

Azken gomendioa da orain erronka, baina oinarriak ezarrita daudela iritzi dio Iriartek. Biktimen tratamendu asimetrikoa, salbuespen politika eta memoria lantzeko erronkei aurre egiteko tresna berriak behar direla adierazi du, eta horri heltzeko eskatu die eragile, erakunde eta norbanakoei.

Larunbatean Durangon eman zuten erabakiaren berri, baina martxoan bukatuko dute lan etapa, VI. Foro Sozialarekin.

Argazkia: Ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!