“Oso negu leuna eta lehorra izan dugu momentura arte eta elurra gure neguko klimaren ezaugarri ohikoa da”, azaldu du Pedro Oriak Nafarroako AEMET zerbitzuko zuzendariak.
Gaurko aurreikuspenari dagokionez, prezipitazioak jaitsiko dira eta elur maila igoko da. Iparraldean, Erronkarin eta Zaraitzun, gehiago kostatuko zaio eta elurtea bihar arte mantenduko da. Bihartik aurrera, hotza eta sentsazio termiko oso baxua, izotza eta ipar haizea izango dira nagusi. Prezipitazioak alde batera geratuko dira eta printzipioz datorren astean elurrik egingo ez duela iragarri du Oriak.