John Andueza: "Gurean bada etorkizuna nobela beltzari dagokionean. Idazle handiez gozatuko dugu, euskaraz"

Argazkia: Txalaparta argitaletxea

Oregonen jaio eta Elgetan bizi den kazetari, gidoilari, aktore eta idazleak parte hartu du astelehen honetan Pamplona Negra / Iruñea Beltza jaialdiko 'Krimenaren hizkuntza' mahai inguruan, kataluniako eta galizako idazle banarekin batera. Saioaren aurretik Irrintzi Plazan izan da.

John Anduezak parte hartu du Pamplona Negra jaialdiaren programazioko lehen mahai inguruan. Krimenaren hizkunza izan du izenburu solasaldiak eta bertan Kataluniako eta Galiziako idazleekin nobela beltzak hizkuntza gutxiagotuetan bizu duen egoeraz mintzatu dira. Anduezaren solaskide izan dira Laia Vilaseca eta Pedro Feijoo.

Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza-n krimenaren generoaren arrakastaz mintzatu da, baita euskal idazleen artean dagoen mailaz.