Joxe Mari Esparza: “Nire ondoan hil zuten Garcia Pellejero”

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 10a, 12:59

Montejurrako 76ko erasoa karlismoari kalte egin eta Juan Carlos I.aren monarkia sendotzeko plan baten parte izan zitekeela erakusten duten dokumentuak argitaratu dituzte. Jakina zena aitortzeko modu bat izan da, Esparzaren iritziz.

1976an Franco hil ondoren, kontzentrazio karlista egin zuten Montejurran. Baimenduta zegoen mobilizazio bakarrenetako bat izan zen, eta horrek klandestinitatean ziren mugimendu, sindikatu eta alderdi iraultzaile asko erakarri zituen. Horien deiari erantzunez joan zen Joxe Mari Esparza, Estellerriko mendira. Tontorrera iristen lehenengoetakoa izan zen: “Goian jendea armekin zegoen. Geldiarazi gintuzten, eta liskarra sortu zen txapel gorridun karlista batekin. Bultzaka hasi ginen, eta tiroka hasi ziren. Gezurrezkoak zirela uste genuen, baina ezta gutxiagorako. Nire ondoan Garcia Pellejero hil zuten”.

Faxista taldearen eraso hartan bi pertsona hil ziren denera: Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos. Ehunka zauritu ere izan ziren. Eraso antolatua izan zela erakusten duten dokumentuak erakutsi ditu berriki alderdi karlistak, ondorioztatuz Montejurrakoa Arias Navarroren gobernuko erakundeekin batera egindako plana izan zela. Bat egiten du horrekin Esparzak.

Frankismoaren eraso eta hilketen aitortzarekin gertatu dena ez errepikatzeko nahia du Esparzak. Askorentzat denbora gehiegi pasa da eta egia ezagutzen hasi diren arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!