Mikel Mundiñano (Sare): "Salbuespena araua da euskal presoentzako oraindik"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 5a, 08:45

Euskal presoen eskubideen defentsan manifestazioa eginen du larunbatean Sare Herritarrak, Bilbon. 17:00etan abiatuko da protesta, La Casillatik.

Orain artean eman ez den testuinguru batean aldarrikatuko ditu Sare Herritarrak euskal presoen eskubideak, larunbatean. Etxera bidea gertu izanen du lelo manifestazioetan, aurrekoetan ez bezala, badirudi-eta urruntzearen amaiera dagoela. Atari horretan, atzera begira jarri da Mikel Mundiñano: “Urruntze politikak sufrimendu asko egin du”.

Sareren aldarrikapena ez da, ordea, urruntze politikara mugatzen; eta badituzte kezkarako neurri gehiago. Gradu progresioen urratzeak salatu ditu Mundiñanok: “Oztopoak nabarmenak dira, presoak etxerako bidea egin ahal izateko. Baldintzak betetzen dituzte, baina salbuespen egoeran oztopoak dituzte”.

Ikur berri batekin eginen da larunbateko mobilizazioa. Maparik eta Euskal presoak Euskal Herrira lelorik ez duen ikurra aurkeztu du Sarek Etxerat elkartearekin batera. Bi gezi eta hitz bat ditu irudiak: etxera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!