Izarbeibarko euskara biltzen duten zenbait paperezko argitalpen bildu eta askatu ditu Garesko udalak. Orain, udaleko webgunean online eta doan eskuratu daitezke. Ez dira liburu berriak, urteetan zehar euskara zerbitzuak bildutakoak baizik. Izarbeibarreko euskararen ondarea diren hiztegiak, testigantzak, onomastika eta istorioak dira denon eskura udalak jarri dituenak. Ibarreko euskalkian eta euskalkiaz idatzitako liburuak publiko orokorrari hurbiltzeko helburua dauka ekimenak. Era berean, ondarea babestea eta gazteek eguneroko euskara Izarbeibarko euskararekin apaintzea.