Kabuki gaixotasuna pairatzen dutenen alde hamaika orduz ariko dira korrika Atarrabian larunbat honetan

Iosu Ganuza Garcia 2023ko urt. 6a, 14:04

Kabuki sindromea ez ohiko gaixotasuna da, eragin fisiko eta neurologikoa duena.

Kabuki sindromea gaixotasunari buruzko ikerketa sustatzeko ekimen solidarioa egingo dute Atarrabian urtarrilaren zazpian. Hamaika orduz korrika ariko dira Udaletxe plazara beraratu eta Kilometroak Kabukiren alde dinamikan parte hartuko duten herritarrek. Eneko Esparzak, ekimenaren sustatzaileak eman digu haren berri.

Kabuki sindromea ez ohiko gaixotasuna da, eragin fisiko eta neurologikoa duena.

Ekimenak gaixotasuna ikustarazteaz gain dirua biltzeko helburua du, horretarako pintxo salmenta eta zozketak eginen dituzte.

Egitaraua

Zozketagaien artean Osasuna eta Errealeko jokalarien elastikoak izanen dira, baita Beti Onak eskubaloi taldeko emakumeenak ere, baita Euskalerria Irratiaren eskutik euskal kultura sorta bi. Kilometroak Kabukiren alde ekimena esan bezala, urtarrilaren 7an izanen da, goizeko zazpietan hasi eta arratsaldeko seiak arte. Parte-hartzea librea izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!