Nafarroako Artxibo Nagusiak Fermin Irigarai eta Angel Irigarai aita semeen ondare dokumentala hartu du dohaintzan. Besteak beste, testu zaharrak, eskuizkribuak, artikuluak, prentsa, aldizkariak, liburuak, zirriborroak eta ohar-kaierak aurki daitezke. XVII. mendean hasi eta, nagusiki, XIX. eta XX. mendera artekoak. Irigaraitarrak euskararen aldeko lanean nabarmendu ziren XX. mendean, eta funtsa hau horren isla da. Ekaitz Santazilia euskal filologoa ondare honi buruzko ikerketa lana eta katalogoa egiten ari da. Kike Diez de Ultzurrun, bere familiari Aingeru Irigaraik emaniko izkribuez aritu zaigu. Informazio gehiago, Fontes Linguae Vasconum aldizkarian eta Nafarroako Artxibo Nagusian jaso daiteke.