Euskararen ofizialtasuna exijitzeko elkarretaratzea eginen dute gaur parlamentuaren aitzinean

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 15a, 07:49
Euskal HErrian EUskaraz taldeak ofizialtasunaren alde egindako beste elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean.
  • Gaur 36 urte onartu zuten Euskararen Foru Legea.
  • EHEk antolatu du protesta eta Kontseiluak, AEK-k, Agerraldiak eta Ikamak deialdiarekin bat egin dute.

Bada garaia, euskara ofiziala eta kitto! leloarekin, elkarretaratzea eginen du gaur 19:00etan Euskal Herrian Euskaraz taldeak Nafarroako Parlamentuaren parean, Sarasate pasealekuan. Euskalgintzaren Kontseiluak, AEK-k, Agerraldiak eta Ikamak deialdiarekin bat egin dute. Gaur 36 urte onartu zuten foru parlamentuan Euskararen Foru Legea. EHEko Sugoi Etxarrik Euskalerria Irratiari azaldu dionez, “datorren legealdia benetan ofizialtasunarena izan dadin aktibatu behar gara”. 

Elkarretaratzean berri emateko hainbat bideo zabaldu dituzte, sare sozialetan, zonifikazioak eragiten dituen urraketak erakusteko. Baztan Bidasoako Kattalinek, esaterako, eremu euskaldunean ere ematen direla erakutsi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!