Sugoi Etxarri (EHE): “Datorren legealdia benetan ofizialtasunarena izan dadin aktibatu behar gara”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko abe. 13a, 08:46

Euskararen legeak 36 urte beteko ditu ostegunean. Urteurrena baliatuz, ofizialtasuna eskatzeko elkarretaratzea eginen du Euskal Herrian Euskaraz taldeak.

Bada garaia, EUSKARA OFIZIALA eta kitto! Lelopean protesta eginen du Euskal Herrian Euskaraz taldeak, ostegunean, Iruñean. 19:00etan eginen dute, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Hau da, duela 36 urte Vascuencearen Legea izeneko araua onartu zen ganberaren aitzinean.

Elkarretaratzean berri emateko hainbat bideo zabaldu dituzte, sare sozialetan, zonifikazioak eragiten dituen urraketak erakusteko. Baztan Bidasoako Kattalinek, esaterako, eremu euskaldunean ere ematen direla erakutsi du.

Kontseiluak, AEK, Ikamak, Agerraldiak bat egin dute deialdiarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!