Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusi berria da. Karguan hamabi urte luze egin dituen Paul Bilbao ordezkatuko du. Dena den, lekuko aldaketak ez du ekarriko Kontseiluaren helburu nagusien aldaketa. Idurre Eskisabelen hitzetan, “euskararen inguruko adostasun soziala gehiago zabaldu behar da”. Paul Bilbaok dioenez “adostasun politikoak sendotzeko ordua da".