Isabel Artieda (LAB): “Euskarazko plaza gutxi izanen direla badakigu, baina une honetan zero daude”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko abe. 14a, 08:48

Nafarroako Gobernuko departamentuek euskara planak martxan jartzeko eskatuko du gaur LAB sindikatuak. Elkarretaratzea eginen dute parlamentuaren aurrean, eguerdian.

Administrazioko euskara profila duten plazak zeintzuk diren zehaztuko dira Nafarroako Gobernuaren departamentuen euskara planetan. Legegintzaldia amaitzear da, ordea, eta ez dituzte martxan jarri. Herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ari direla salatu du LAB sindikatuko administrazio arloko arduradun Isabel Artiedak: “Planak martxan jarri arte administrazioan sartzeko euskara ez da kontuan hartzen. Horrek esan nahi du ez dagoela zirkuiturik eta arreta ez dela euskaraz ematen, nahiz eta eskubidea izan”.

Planak idatzita daudela uste du LAB sindikatuak, baina “sekretupean” gorde dituztela azaldu du Artiedak. Ez dute bat bera ere irakurri: “Korridoreetan gauzak entzuten dira: okerrera egin dutela. Aurreko legegintzaldian batzuk egin ziren, eta bi jarri ziren martxan. Martxan jarri ez direnetan plaza gutxiago jaso dituztela diote”.

Gaur eguerdian talde parlamentariei ohar bat helaraziko die sindikatuak, Nafarroako Gobernuari euskara planak martxan jar ditzan exijitzeko konpromisoa eskatuz. Bitartean, kanpoaldean elkarretaratzea eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!