Berriki, Jose Mari Espartzak '¿Migrazioa? ez, eskerrik asko' izenburuko artikulua plazaratu du. Tafallarrak dio hedabide eskuindarrek moralina merkea injektatzen digutela migrazio masiboari txalo egin diezaiogun.."Ez daitezela migratzaileak hona etorri; gu joanen gara haiek laguntzera beraien herrialdeetara. Modu horretan, hona etortzeko beharrik ez dute izanen eta hemengo herritarrok ez ditugu lortutako konkistak galduko". Tesi horri ere eusten dio Espartzak. Metropoli Forala irratsaioan gaiaz aritu gara Xabier Agirre filosofoarekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.