Amaia Apalauza (itzultzailea): “Itzulpen lana oso bakartia da, baina itzultzaileon arteko elkarlana oso garrantzitsua da”

Itzultzailearen lanbideaz eta itzulpen literarioaren erronkez mintzatu gara Amaia Apalauza itzultzaile eta EIZIE elkarteko kidearekin. Aurreratu digu, gainera, laster bere lan berri batek argia ikusiko duela. Nabarmendu du "geroz eta aniztasun handiagoa" dagoela itzulpenetan "genero, jatorri, hizkuntza eta bestelakoei dagokionean".