Maite Mutuberria eltzaburuarraren Irrimola (Ikaselkar, 2021) liburua saritu du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, ilustrazioko modalitatean. 18.000 euroko saria jasoko du, eta beste 4.000 euro gehitu ahal izango zaizkio lana beste hizkuntza batera itzultzen bada. Euskadi literatura sarien banaketa azaroaren 24an izango da Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Nola hartu duzu saria?
Oso pozik nago. Epaimahaia osatzen dutenak lankideak dira, eta errekonozimendu horrek asko pozten nau, hunkitu ere bai. Gainera sekulako bultzada ba nire ibilbidean jarraitzeko.
Pozaren ingurukoa da eginduzun liburua.
Ikaselkarrek proposatu zidan poza abiapuntu zuen liburu bat egitea, baita ea zergatik ez zen borobila liburu hori ere. Borobilaren kontzeptutik tiraka atera zen izenburua. Irrimola da irria eragiten duen zirimola edo zurrunbiloa. Handik jaio zen gainontzeko guztia.
Erronka bat izanen zen liburu borobil bat egitea?
Bai, bai. Ikasi dut zerbaitengatik direla liburuak karratu. Erronka handia izan zen, baina horrek ere lagundu zidan beste tokietara heltzen, jolasa beste lekuetara eramaten. Ikusi nuen nola egiten ziren zootropoak, zodiakoko diseinuak eta Erdi Aroko iruditeria. Historian zehar ere egin dira diseinu borobilak.
Esperimentatzeko aukera ematen du liburuak, irakurketarekin jolastekoa. Epaimahaiak baloratu duen beste puntu bat da.
Album ilustratu batean oso garrantzitsua da formatua, euskarria. Ez da liburu arrunt bat; eta kasu honetan borobila izanik, are gehiago. Bueltaka irakurtzen den liburu bat izanda, oso garrantzitsua da irakurleak esperimentatzen duena. Ez da zentzu batean egiten den irakurketa, bada ere jolasteko zerbait.