Hogei gazte ari dira Nafarroako Gobernuaren institutu publikoak antolatutako ikastaroan parte hartzen: Erriberrin, nekazariak izango direnak eta Atarrabian, abeltzaintzan jardungo direnak. Horietako bat da Ana Alzuri. Sortzez baserritar etxe batekoa da. 38 urterekin bizitzak eta kontziliazioak abeltzaintzara gerturatu du berri. Haragirako behi azienda kudeatuko du, ikastaroa amaituta.
Gazteei Laguntzeko Plan Estrategikoaren parte da INTIAren ikastaroa, eta baldintza bat da sektorean lehen aldiz instalatzeko laguntzak jasotzeko. Edizio honetan, ikasle gehienak nekazaritzan hasiko dira (% 65): batez ere zerealetan (6) eta barazkietan (3); ondoren, 2 ustiategi mahastiekin (2) eta zainzuriekin (2). Eta gainerakoak abeltzaintzan (% 35): haragitarako behiekin 4, esnetarako behiekin 1, esnetarako ardiekin 1 eta oilaskoekin beste bat. Amaia Yaben Intiako langileak xehetasunak azaldu ditu Guardasola saioan.
Hogei ikasleetatik hamaika emakumeak dira. Egoera ematen den lehenengo aldia da, eta joera bilakatu dadin nahiko luke institutuak. Alzuriren iritziz, erregistro afera bat dago atzean, “emakumeak beti izan direlako sektorean lanean”.
Ikastaro hauen hurrengo edizioa urtarrilaren amaieran hasiko da. Interesa duen edozein gazte izena eman dezake INTIAko Formakuntza Zerbitzuko 948-013058 telefonora deituta.