2021. urtea arte historia eta arkeologia liburuek zioten erromatarren kokalekuak Nafarroako Pirinioan, Saltus Vasconumean, txikiak zirela. Bada orduz geroztik eta gaur egun arte Auritz eta Auzperri artean, Zalduan egiten ari diren indusketa lanek erakutsi dute ezetz.
Geo-erradarren bidez duela hamar urte jakin izan zuten bertan izandako kokaleku erromatarrak hiri itxura zuela. Hala azaldu digu Oihane Mendizabalek, Aranzadi elkarteko kideak eta Zalduako indusketen zuzendariak.
Erromatar galtzadak, nekropoliak, termak, meatzeak… Horiek guztiak argitara atera zituzten 2019. Urtea bitarte, adierazita, Zalduako aurkikuntzak “tanta bat itsasoan” zirela.
Konplexutasun eta egitura handietako hiria izan zen Zalduan, behintzat 400 urteko iraupena izan zuena aurkitutako arrastoen arabera. Horiek kristo ondorengo lehen eta bosgarren mende artekoak dira. Egun termetan ari dira prospekzioak egiten ari dira. Zalduak 4,5 hektareatako hedapena izan zuen behintzat. Altxor hau ezagutzen jarraitzeko lanekin aurrera egiteko baina ezinbestekoa dute finantziazioa, aldarrikatu du Mendizabalek.
Udaran beraz badugu zer bisitatu, mendialdera hurbiltzekotan, Auritz eta Auzperri artean Zalduako hiri erromatarra.