Lur Albizu (Artazu): “Sua ikustea eta ezin ezer egitea oso amorragarria da”

Egun “beldurgarria” bizi izan zuten atzo Artazuko herritarrek. Suak herria inguratu, eta 21:30ean hustu zuten herria.

Garesen igaro du gaua Lur Albizu Artazuko bizilagunak. Egun luzea utzi zuen atzean, suaren zain “egote absurdo” bat bizi izan zutela azaldu du Euskalerria Irratian. Ipar haizea sartzearekin batera, norabidea aldatu zuen atzo arratsaldean Legardako suteak. Suk ibaia zeharkatu zuen. 

Jakinarazi dietenez, herrira itzuli daitezke dagoeneko bizilagunak. Suak ez ditu etxebizitzak hartu, baina inguruko soroak erabat kiskali ditu.