Kike Diez de Ulzurrun Zaldiko Maldiko elkarteko kidearekin mintzatu gara euskal irratien sorreraz. 60. hamarkadan Nafarroa Garaian martxan jarri ziren Berueteko eta Arantzako irratiak izan ziren euskaraz emititu zuten lehenak. Haien ostean, orain dela 40 bat urte, beste hainbat irrati abiarazi ziren Nafarroan eta Iparraldean, beti herri ekimenek bultzatuta eta euskal komunitateari zerbitzua emateko helburuarekin. Garai hartan Gure Irratia sortu zen Lapurdin, Irulegi Baxe Nafarroan, Euskalerria Irratia Iruñean eta Xorroxin Baztanen.