Diana Bruño (Steilas): “0-3aren duintasuna lortzeko, zerbitzua publifikatzea da bide bakarra”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko eka. 2a, 10:01

Steilasek harriduraz eta tristuraz hartu du LAB sindikatuak 0-3 ziklorako proposatutako Nafarroako hitzarmen baten negoziazioa. 

LAB sindikatuak 0-3 ziklorako Nafarroako haur eskoletarako hitzarmen bat negoziatzea proposatu du, eta borrokara batzera deitu ditu sindikatuak. STEILASek uko egin dio, harriduraz eta tristuraz hartu du-eta proposamena. “Ustezko hobekuntza txiki batzuk lortzeagatik, egiten ari garen borroka alde batera uztea da”, adierazi du Euskalerria Irratian Nafarroako STEILASeko 0-3 zikloaren arduraduna den Diana Bruño Artazkotzek. “Gure patronal bakarra Hezkuntza departamentua izan behar da. 0-3 zikloaren mustro honek buru asko ditu, eta hau beste bat jartzea da. Orain arte langile asko bilakatu behar izan dira enpresa, langile eta enpresa dira aldi berean. Orduan, langile hauek nola negoziatuko dute hitzarmen hau”.

STEILASek lan baldintzak hobetzea lehenesten duela adierazi du Bruñok, eta ez daudela erdizkako neurriak onartzeko prest: “Bidea zerbitzuaren kudeaketa publikoa eta zuzena da, Hezkuntza Departamentura pasatzea”. Babes osoa adierazi die Nafarroako 0-3 Plataformaren aldarrikapenei. Steilasek sorreratik hartu du parte hartzen plataforman. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!