“Bi arnas” torturaren gaineko testigantza biltzen duen lana da. Bi emakume dira protagonista: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal. Tortura salatzeko, torturaren salaketa zabaltzeko eta sarri hitz egin ez diren gaiak eta emozioak azalerazteko sortutako lana da. Ostegun honetan, ekainaren 2an, filma proiektatuko dute Golem Baiona Zineman,arratsaldeko 19.00etan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.