Lorea Flores (Greenpeace): “Gure aurkako salaketa jarri aitzin, derrigorrezko pausua da adiskidetze saioa”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko ots. 18a, 10:03

Eragile ekologistek iraindu dutela salatu du Caparrosoko behi haztegiaren jabeak, eta hamabost eragile adiskidetzeko saio batera deitu ditu, argudiatuz bere izen ona kaltetu lezakeen informazioa zabaldu dutela. Adiskidetasun saio baterako, baina finean epaitegira deitu dituzte.

Enpresak dio iraindu egin dutela eta kalumniak zabaldu dituztela Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten txostenaren bidez. Txostenak ia osotasunean dokumentu ofizialak jasotzen dituela zehaztu du Floresek. Horien artean, enpresak  zabalik dituen kontrako 19 espediente administratiboak. 

Asmo bakarra, kolektiboen hitzetan, ingurumena defendatzea eta Martzillako eta Villafrancako bizilagunen uraren kalitatea babestea izan zen. Abokatuekin ari dira orain lanean, saioaren aurrean zein jarrera hartu erabakitzeko. Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, Iruñeko epaitegian.

Deitutako eragileak hauek dira, zitazioan agertzen diren orden berean:  Alnus, Marcilla Viva, Asamblea Soberanía Alimentaria, REAS Nafarroa, Asociación Hacendera, Compañía de las Tres Erres, Asociación Lurra, Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción, Urbizi Nueva Cultura del Agua, Etxalde Movimiento Social de Campesinas de Euskal Herria por la Soberanía Alimentaria y una Agricultura Duradera, Greenpeace, Landare, Mugarik Gabe Nafarroa Asociación para la Ayuda y Cooperación con los Pueblos del Sur, eta Sustrai Erakuntza Fundazioa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!